Palestinako artea

Jaffa Salon of Palestinian Art (Palestinar artearen Jaffa aretoa)
Palestinar museoa. Birzeiten, Zisjordainian
Jeningo Sibat jaialdian erakutsitako artelan batzuk

Palestinako artea palestinarrek sortutako artea da. Zentzu hertsian esanda, zinema, musika, eskultura, arkitektura, dantza, margolanak, kartelak, instalazio-artea eta artista palestinarrek sortutako bestelako bitartekoak izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Artea errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza ekintza denez, eta, horretarako, askotariko tresnak erabiltzen direnez emozioa suspertzeko helburuarekin, modu berean, palestinar artistek ekoitzitako arte ekoizpenen multzoa osatzen dute palestinar artea. Terminoak egungo arteari edo historikoki egindako artea izendatzeko balio du.

Zentzu zehatzagoan, arte palestinarra egungo artista palestinarrek sortutako pinturak, kartelak, instalazioak eta bestelako ikusizko bitartekoak izendatzeko erabili ohi da.

Egoera politikoaren ondorioz, palestinar asko beste herrialdeetan errefuxiatu moduan bizi direnez, lurralde horietan palestinar horien adierazpen artistikoak kontuan hartzen dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search